martxoa 19, 2016

5. mailako emanaldia.

Astearte honetan 5. mailako bi talde emanaldi bat eskeini dute 4. mailakoen aurrean. 4. mailakoek gaur ezagutu dute hurrengo ikasturtean ikasiko duten instrumentua eta isil-isilik eta adi-adi egon dira; kontzertu batean egon behar den moduan!

Eta 5. mailakoak zer esanik ez, primeran egin dute, zorionak!
Entzunaldia bi zatitan antolatu da. Lehenengo zatia gitarra-taldeari egokitu zaio, eta Luis Guderekin egin duten lana erakutsi digute. Zein ondo egin duten!

Bigarren zatian, 5. mailako bi talde kanta afrikar bat prestatu dute, "Kokoleoko" izenekoa. Talde bat kantan eta gorputz-perkusioan ibili da, eta beste taldeak kuboak eta danbor afrikar batzuk erabili ditu.

Lehenengo zatia



Bigarren zatia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?