otsaila 25, 2016

3. mailakoek teklatuak jo dituzte.

Ez dakizue zein ongi moldatu diren gure 3. mailako artistak! Uste nuen baino askoz hobeto moldatu dira, beraz teklatuak seguru-seguru berriz erabiliko ditugula.

Bi saio erabili ditugu lan hau egiteko. Lehenengo egunean orri batean inprimatu nien teklatu bat. Eskua nola jarri behar zen azaldu nien eta hor bertan praktikatu genuen kanta abesten genuen bitartean. Ondoren, launaka teklatuetara etorri dira praktikatzera besteek lan bat egiten zuten bitartean.

Musika-tresna jotzearen onurak agerian jarri dira, ume urdurienak ere kontzertazio maila oso ona lortu dute: orokorrean gorputzaren jarrera egokia lortu dute, eskuaren kokapena ere mantendu dute, notak eta erritmoa errespetatu dute... zenbat gauza! Zorionak artistak!

3. A


3.B

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?