urtarrila 26, 2016

LH 6. maila eta Alfonso X. "Jakintsua"

Laister 6. mailako bi talde hasiko dira prestatzen Alfonso X. erregearen bi kantiga. Dakizuenez, irratitik pasatzen ibili dira hainbat konpositore azken bolada honetan, eta badirudi hiruhileko honen bukaeran Alfonso X. "Jakintsua" gurekin egongo dela. 

Bere musika ezagutzeko aukerarik onena guk geuk egitea izango da, eta horregatik prestatu dizuet WIX hau. Bertan, landuko ditugun bi kantigen partiturak eta audioak topatuko ditugu. Ea bihurtzen geran orkestra txiki batean!!  Hori bai, asko landu beharko dugu ondo egiteko!



Hemen topatuko dugu Julio Paynok egindako moldaketa Kantiga 100-eri laguntzeko. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?