urria 19, 2015

Afrikako kanta "Banaha" irrati-tailerrean egiteko.

Gaur irrati-tailerra hasten da. Irratian erabili behar dugun oinarrizko tresna ahotsa da, beraz, hori erabiltzen ikasteko modurik egokiena abesten ikastea izango da. Beraz,  zortzi saiotan zehar abesbatza bihurtuko gara eta ahotsa ongi erabiltzen ikasiko dugu. 

Eta nola egingo dugu?
  •  Gorputza prestatu beroketaren bidez.
  • Ahotsa berotu ere ariketa batzuen bidez.
  • Arnasketa ariketak.
  • Bokalizazioak.
Hori guztia praktikan jartzeko, afrikako kanta eder hau ikasiko dugu bi ahotsetan egiteko.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?