ekaina 17, 2015

Marrazki musikalak

Erloju denda (1931)

Farolari bat kaleko farolak itzaltzen ari dela, erloju-denda baten aurrean gelditzen da. Baina, zer gertatzen ari da barruan?



Loreak eta zuhaitzak (1932)

Datorren laburmetraia koloretan egindako lehenengo pelikula da.

Laburmetrai hori egiten ari ziren garaian, pelikulak oraindik txuri-beltzean egiten ziren (aurrekoa bezalakoa). Hala eta guztiz ere, Walt Disney-ek Herber Kalmus egiten ari zen technicolor-eko proben berri izan zuen. 
Proba horiek ezagutu zituen momentutik, haren laburmetraian egin behar zirela erabaki zuen. 
Erabaki horrek laburmetrai bati zuzendutako lehenengo Oscar saria eman zion.


Toot Whistle Plunk and Boom

Laburmetrai honen zuzendaria eta arduraduna Ward Kimball izan zen. Walt Disney studios-en animatzaile bat zen, baina horretaz gain, jazzeko tronboi-jolea ere izan zen.

Ezagutzen duzue Dumbo, Alicia en el país de las maravillas eta Pepito Grillo, ezta? Ba pertsonai horiek Ward-ek asmatu zituen.
 
Laburmetrai honengatik 1953. urtean Oscar sari bat irabazi zuen.




Droopy eta Butch

Laburmetrai honen pertsonaia Tex Averyk asmatu zuen. Bideo honi esker Bach-en "Tocata eta fuga" ezagutzeko aukera izango dugu.



LOTURA HONETAN marrazki bizidun musikal gehiago ikusteko aukera dago.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?