ekaina 02, 2015

5 aplikazio doako web-orriak sortzeko.

Sarrera honetan web-orriak sortzeko bost aplikazio ekartzen ditut. Denak doakoak dira eta nahiko errazak. 
   
1. WIX web-orriak oso biribilak eta politak sortzeko aukera ematen du. Bi erabilpen mota daude: doakoa dena eta premiuma. 

Nik erabiltzen dudana doako bertsioa da, eta ezagutu dudanetik asko erabiltzen dut musika-gelarako baliabide desberdin sortzeko aukera paregabea ematen didalako. 

Erabilpenaren tutoriala utziko dizuet eta bi adibide, ematen dituen aukerak ikusteko.

            


2. Checkthis bai irakasleentzat bai ikasleentzat izan daiteke. Lehenengoek unitate didatiko bati buruzko informazioa emateko erabil dezakete, eta bigarrenek web-orrien sorkuntzan lehenengo pausoak eman ditzakete.

Online erabiltzen da, eta lehen-hezkuntzako ikasleek oso era errazan haien web-orriak sortu ditzakete. Irudiak eta bideoak txertatzeko aukera ematen du. 
Bi aukera daude: 
  • Izena eman gabe: sortu, publikatu, baina ezin birmoldatu.
  • Izena ematen: sortu, publikatu eta moldatu.
Hemen uzten dizuet adibide bat.




3. Smore, chekthis-en antza dauka baina biribilagoa da. Izena eman behar dugu helbide-elektronikoaren bidez.

Alde onak:

  • Embeb-kodea sortzen du, eta beste web-orrietan txertatzeko aukera ematen du. 
  • 5 orri edo horma-irudiak doan sortzeko aukera ematen du. Ikasleekin erabiliz gero eginak daudenak ez dira ezabatu behar. Horren ordez editatu behar dira. Ezabatuz gero, aplikazioa horretaz ohartzen da eta du berriak sortzeko aukera ematen.

4. Jimdo

Wix baino errazagoa da, beraz, ikasleek haien lehenengo webak sor ditzaten oso gomendagarria da. Checkthis-en antza dauka baina orrialde bat baino gehiago sortzeko aukera ematen du. Horrengatik asko gustatu zait probatu dudanean.


Hemen uztziko dizuet adibide bat:







5. Weebly 

Hemen dugu beste aukera bat. Erderaz dago eta txantilloi oso politak eskeintzen ditu. Ez dut probatu, beraz pendiente gelditzen da!

MariaJesús Caminok, bere bloggean "clase de música 2.0" aplikazio honen berri ematen digu. Ez gara erregistratu behar eta checkthis antzerakoa da. Mila esker MariaJesús!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?