maiatza 11, 2015

Claude Debussy-ren "CLAIRE DE LUNE"

Kuxkuxero txokoan beste entzunaldi berria agertu da! 
Oraingo honetan Claude Debussy konpositore frantziarra ezagutuko dugu, eta haren musika-lanen artean ospetsuena entzungo dugu: "Claire de lune".
Claude Debussy musikari inpresionista zen, eta musikaren bidez naturaren sentsazioak adierazten saiatzen zen.

Baina, zer da musika inpresionista eta zer ezaugarriak ditu?

Musika mota hori XIX. mendearen bukaeran agertu zen Frantzian, eta 1860-1870 urteetako pintura inpresionistan oinarritzen zen. 

Bi arte motak, musika eta pinturak, ezaugarri berdinak dauzkate: 
  • Sentsazioak edo inpresioiak adierazten dira. 
  • Paisaiak errepresentatzen dira normalean. 
  • Erritmoak edo pintzeladak oso irregularrak eta oso flexibleak dira.
  • Kolore edo instrumentu asko erabiltzen dira.
Hemen azpian, pintura inpresionista batzuen adibideak utziko dizkizuet ideia bat egiteko, eta baten bat gustoko baduzue inprimatu dezakezue etxean egiteko.

 

Paul Gaugain

Claude Monet

 

 



Gaurko proposamena “Claire de Lune” da. Euskaraz, “ilargi-soilgune” esan nahi du, eta gaztelaniaz “Claro de Luna”.  Debussy musika-lan honen bidez ilargi-soilgunea gau-erdian adierazten saiatu zen.1905ean argitaratu zuen, eta haren Suite Bermasque-ren hirugarren mugimendua da.
Verlaine-ren poema batean oinarrituta dago.

Zer da suite-a?


Suitea barroko garaian sortutako musika-forma bat da. Dantzatzeko musika da eta abestiak laburrak izaten dira. Normalean suiteak 10 dantzak jasotzen ditu eta mugimendu azkarrak zein motelak tartekatzen dira. 

Bukatzeko, hemen uzten dizuet "Fantasia" pelikulan egin zuten proposamena. 



Eta beste bideo honetan, orkestraren bertsioa entzun beharrean, pianoa bakarrik entzungo dugu. (Mika esker Iratxe!)






2 iruzkin:

  1. Aupa, Ana!!
    Debussy eta claro de lunakin zaudenez, agian "Musanim"ekin egindako bideo hau interesgarria iruditzen zaizu. musika "ikusteko" beste era bat. https://www.youtube.com/watch?v=LlvUepMa31o

    Ondo izan!!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Kaixo!

      Mila esker Iratxe, ez nuen ezagutzen! gehituko dut :-)

      Ezabatu

Zerbait komentatu nahi duzu?