maiatzak 29, 2015

maiatzak 26, 2015

Erritmoak lantzeko baliabide mailakatua

Marizulo musika-bloggean erritmoak lantzeko baliabide hau topatu dut. Asko gustatu zait, erritmoak imitazioaren bidez lantzen dira, hau da, lehenengo irakasleak egiten du, eta ondoren ikasleek errepikatzen dute. Maila errazatik hasita zailtasuna handitzen joaten da.



maiatzak 24, 2015

Freddie Mercury

Aste honetako kuxku-ekarpena honako hau da. Gogoratzen duzue aurreko astean pop-erregea aurkeztu nizuela? ba, aste honetako musikaria nire errege partikularra da: Freddie Mercury. 

Berari buruzko informazioa wix honetan aurkezten dizuet: biografia, zuzeneko kontzertu baten bideoa eta bere diskografiatik musika-aukeraketa bat.

Honen bidez gaur egungo musikaren iturrietara gerturatu nahi zaituztet. Sartuko zaretenean sorpresa oso ederra hartzea espero dut, eta Freddie Mercuryen irudian dudan miresmena zuengan kutsatzea da nire helburua nagusia.


maiatzak 19, 2015

Michael Jackson

Kaixo kuxkuxerok!

Gaurko entzunaldiko artista ziur aski denak ezagutzen duzuela. Bakarrik argazkia ikustearekin nahikoa izango da, ezta?

Ikusten duzuenez, Michael Jacksonek ez du aurkezpenik behar, haren argazkia ikustearekin denok dakigu zein den. Nik hitz batekin deskribatuko nuke: apasionatua.

Konpositorea izateaz gain, abeslaria, dantzaria, idazlea eta koreografoa izan zen. Batzuk pop-erregea deitzen zioten, arrazoi guztiarekin, eta gaur egun ere, nahiz eta gure artean ez egon, askok jarraitzen diote horrela deitzen.

Pop-musika ez zuen bakarrik egiten, horrez gain, funky, rock, soul eta rhythm and blues ere egin izan zuen, ia ezer ez, eh? eta zer esango dizuet... bere musika gure bihotzetan sartzen denean betiko geratzen da...

 Txikia zenean bere lau anaiekin musika-talde batean aritu zen, "The Jackson five", eta talde hori oso arrakastatsua izan zen. 




Ondoren, 14 urte zituenean, bere karrera musikala bakarlari moduan hasi zen.
1982. urtean, "superestrella" bihurtu zen bere musika-lan ospetsuenari esker: "Thriller". Album hori, orain arte munduan gehien saldu dena izan da.



Eta bukatzeko, hemen uzten dizuedan bideoa "Bad" abestiarena da. Disfrutatu eta "flipatu" dantzatzen duen moduarekin! 




maiatzak 15, 2015

Pianoa jotzen ordenagailuan

Kaixo!
Beste blogeetan kuxkuxeatzen, aplikazio zoragarri hau aurkitu dut. Pianorako musika-lan klasikoak jotzeko aukera ematen du. 
Musika-lana ezagutzen badugu, gure ordenagailuaren teklatuan erritmoa eraman behar dugu soilik. Beraz, musika-klasikoa ezagutzeaz gain, erritmoa praktikatu dezakegu. Zein animatzen da?


maiatzak 11, 2015

Claude Debussy-ren "CLAIRE DE LUNE"

Claude Debussy konpositore frantziarra ezagutuko dugu, eta haren musika-lanen artean ospetsuena entzungo dugu: "Claire de lune".
Claude Debussy musikari inpresionista zen, eta musikaren bidez naturaren sentsazioak adierazten saiatzen zen.

Baina, zer da musika inpresionista eta zer ezaugarriak ditu?

Musika mota hori XIX. mendearen bukaeran agertu zen Frantzian, eta 1860-1870 urteetako pintura inpresionistan oinarritzen zen. 

Bi arte motak, musika eta pinturak, ezaugarri berdinak dauzkate: 
  • Sentsazioak edo inpresioiak adierazten dira. 
  • Paisaiak errepresentatzen dira normalean. 
  • Erritmoak edo pintzeladak oso irregularrak eta oso flexibleak dira.
  • Kolore edo instrumentu asko erabiltzen dira.
Hemen azpian, pintura inpresionista batzuen adibideak utziko dizkizuet ideia bat egiteko, eta baten bat gustoko baduzue inprimatu dezakezue etxean egiteko.

 

Paul Gaugain

Claude Monet

 

 



Gaurko proposamena “Claire de Lune” da. Euskaraz, “ilargi-soilgune” esan nahi du, eta gaztelaniaz “Claro de Luna”.  Debussy musika-lan honen bidez ilargi-soilgunea gau-erdian adierazten saiatu zen.1905ean argitaratu zuen, eta haren Suite Bermasque-ren hirugarren mugimendua da.
Verlaine-ren poema batean oinarrituta dago.

Zer da suite-a?


Suitea barroko garaian sortutako musika-forma bat da. Dantzatzeko musika da eta abestiak laburrak izaten dira. Normalean suiteak 10 dantzak jasotzen ditu eta mugimendu azkarrak zein motelak tartekatzen dira. 


Bukatzeko, hemen uzten dizuet "Fantasia" pelikulan egin zuten proposamena. 



Eta beste bideo honetan, orkestraren bertsioa entzun beharrean, pianoa bakarrik entzungo dugu. (Mika esker Iratxe!)






maiatzak 08, 2015

Musika-jolasak

Kaixo!

Musika-jolas guztiak bilduta izateko, symbaloo aplikazioa erabiltzea oso egokia iruditu zait. Aplikazio honekin gai zehatz bati buruzko web-orri guztiak bildu ditzakegu. Pasada bat da!

maiatzak 02, 2015

CARMINA BURANA kantata

Kuxkuxero txokoaren ekarpen berria CARMINA BURANA  kantataren lehenengo mugimendua da: “O Fortuna”Baina entzun baino lehen gauza batzuk argituko ditugu: 

1. Zer da kantata?
Kantata barroko garaian sortutako musika-forma bat da,  kantatzeko musika esan nahi duena. Normalean, ahots batentzat idatzitako musika da, hala eta guztiz ere,  bat baino gehiagorentzat ere izan daiteke.  Akonpainamendu instrumentalaz eta, batzuetan ere, abesbatzaz lagunduta dago.

2. Zein da Carmina Buranaren jatorria?
CARMINA BURANAren jatorria, Erdi Aroan aurkitzen da. Garai horretako eskuidatzi bat da, 1800. urtean Alemaniako monastegi batean topatu zena.
Monastegi bateko idatzi bat bazen, pentsa dezakegu idatzi horren gaia erlijiosoa izan beharko lukeela, hau da, Jainkoari buruz hitz egin beharko lukeela. Hala eta guztiz ere, gaia zeharo profanoa da. Olerki horietan amodioari eta ardoari buruzko gaiak aurkitzeaz gain, botereari eta elizari burla edo kritika bat egiten zaie. 

3. Zeintzuk ziren goilardoak?
Olerki profano horiek goilardoak idatzi zituzten. Goliardoak noragabeko elizgizonak ziren, monastegitik kanporatuak edo ihes egindakoak izan zirenak, eta haien olerkien bidez, boteretsuen eta ahaldunen bizitza kritikatzen zuten.

4. Zeinek idatzi zuen CARMINA BURANAko kantata?
Carl Orff  konpositoreak  olerki hauetatik 24 aukeratu zituen kantata idazteko 1936. urtean. Musika-lan honek munduan ospea eman zion.
Konpositorea izateaz gain hezkuntza-musikalaren irakaslea izan zen. 

5. Carl Orff-ek zer metodo asmatu zuen?
Erritmo, mugimendu eta dantzari buruzko eskola bat sortu zuen eta gaur egungo eskola askotan bera asmatutako musika-metodoa erabiltzen da: Orff-metodoa.
Metodo hau ama-hizkuntzatik hasten da. Hitzen erritmotik abiatuz lehenengo erritmoak sortzen dira; ondoren, perkusio txikiko tresnak erabiltzen dira, eta erritmo horiei doinua gehitzen zaie plaka-instrumentuen bidez (xilofonoen eta metalofonoen bidez).

Beraz, esan dezakegu berari zor diogula eskoletan perkusio txikikoen eta plaka-instrumentuen erabilpena. 

Goazen orain Carmina Buranaren lehenengo mugimendua entzutera: O FORTUNA. Abisatzen dizuet oilo-ipurdia jarriko zaizuela!

Lehenengo bertsio honetan perkusio-jotzaileak pasada bat dira!





Mila esker maisua!!