martxoa 28, 2015

GUILLERMO TELL

Aspalditik istorio hau gelatan kontatu izan dut alde batetik Guillermo Tellen kondaira bera gustatzen zaidalako, eta bestetik, berari lotuta dagoen musika ere asko gustatzen zaidalako. Oraingo honetan, teknologia berriei esker formato modernoago batean aurkeztuko dizuet. Hemen, Guillermo Tellen kondaira ikusi eta entzungo dugu, baina aitortu behar dizuet kondaira hori nire erara moldatu dudala, eta bukaera zeharo aldatu dudala. Nahi izanez gero, benetako kondaira ezagutzeko Wikipediako artikulo hau irakur dezakezue.


Eta musikari buruz zer esan?
Kondaira honetan oinarrituz, Rossini musikagileak opera dramatiko bar sortu zuen, eta ipuin honetan entzungo dugun musika opera horretako zati bati dagokio.

Gioacchino Rossini

Hala eta guztiz ere, opera hori ez da askotan antzeztu bi arrazoi direla eta: batetik oso luzea da, sei ordukoa hain zuzen ere, eta bestetik, ahots-teknikak oso zorrotza eta landua izan behar du. Adibide gisa, tenoreak 28 bularreko do-ak igorri behar ditu.

Rossini XIX. mendeko musikagilea izan zen, erromantizismo garaikoa, eta idazle emankorra izan zen. Operak eman bazion ospea, elizako musika, ganberako musika eta pianoko piezak ere idatzi zituen.





:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?