martxoa 15, 2015

Bideo musikalak

Oraindik  entzunaldiak ez dira agertu gure blogean. Redmusicamaestrori esker estreinatuko naiz. Blog honetan oso bideo sorta polita bildu dute, eta musikak duen magia zabaltzeko oso aproposak dira. Gonbidatzen zaituztet ikustera, eta gelan komentatuko didazue zein izan den gehien gustatu zaizuena.

Lehenengo honetan, Mozart-en 16. sonata pianorako entzuteko aukera izango dugu. Historiotxoa silueten bidez kontatzen da eta oso originala da. 



Bigarrena, The Hoffnung Music Academy, 60. hamarkadako animazio bideoa da. Egileak, Gerard Hoffnungek (1925-1959), musikaria izatetik aparte umorezko komiki batzuk argitaratu zituen. Horiek, orkestrako zuzendariei eta musikariei buruzkoak ziren, eta batzuk laburmetrai bihurtu ziren. 



Hirugarrena, tronpeta magikoa, 30. urtetako York Berrian girotuta dago. Garai horretan swing-a sortu zen, eta arraza gatazkak egoten ziren. 
Laburmetraiak Harryren historioa kontatzen du. Bizargin arrazista zen, baina tronpeta magiko bat aurkitu ostean, bere jarrera aldatu zuen.


Laugarrenak Printzesa Biolontxelo, jazz-uharteko saxofoi batek jarraitzen duenari buruzko istorioa kontatzen du. Laister, Biolontxelo Erreginak aurkitzen ditu, eta saxofoiei gerra deklaratu zien. Zer gertatuko da?







Bideo honetan, pantera arrosak "The pink phanter" musika-gaia biolinarekin ikasten du.
Harro-harro, orkestrako kontzertu batean bere trebezia erakutsi nahian hasten da The pink panther-eko doinua jotzen; halere, kontzertu horretan Beethoveneko 5. Sinfonia interpretatzen ari dira. Zuzendariak konturatzean orkestratik botatzen du.

Azkenik, Pantera Arrosak orkestra zuzentzen du "The pink panther" musika-gaia interpretatzen ari direlarik. Bukatzean publikotik txalo bakarra entzuten da, Henry Mancinirena, hau da, "The pink panther" idatzi duen konpositorearena.


Mozart-en "Martxa Turka"




Bach-en "Toccata y Fuga"


Laburmetrai honetan, barrez lehertzeaz gain oso musika ederra entzuteko aukera izango dugu.


Giuseppe Verdi XIX. mendeko musikagile izan zen,. Opera idatzi zuen batez ere, eta genero horrengan eragin gehien izan duen konpositorea izan da. Hemen Traviata opera entzungo eta ikusiko dugu.











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?